1. |
Bidai klandestinoa
03:12
|
|||
BIDAI KLANDESTINO BAT
Etorkizun hobe bat? Inoiz egongo al da? Itolarriak eta etsipena izan behar dute nire ordainak? Iraganak eta orainak, zabaltzen dizkidate orbainak Aukera bat besterik ez, inoiz egongo al da?
Laga iezadazue nire patuaren norabidea bideratzen
Bidai klandestino bat, nora iritsiko jakin barik, ametsei segika baino, premiak beharturik.
Ez nuke bizitza jokatuko , ez nuke nire etxea lagako. Duintasunez bizitzerik balego. Nireen bizitza jokoan ez balego.
Ez dut nahi. Zuek gailurrera igotzeko eskilara izatea
Laga iezadazue, laga iezadazue saiatzen, nire patuaren norabidea bideratzen
Bidai klandestino bat, nora iritsiko jakin barik, ametsei segika baino, premiak beharturik. Hegoaldetik iparraldera, ekialdetik mendebaldera. Entzun nire aldarria:
Non-nahitik libre igarotzeko eskubidea
Ez, Ez dut nahi. Zuek gailurrera igotzeko zapaltzen duzuen eskilara izatea.
Non- nahitik libre igarotzeko eskubidea
|
||||
2. |
Heriotz gurutzatuak
03:42
|
|||
HERIOTZ GURUTZATUAK
Txapa irratia ari zen emititzen zuzenean. Bergarako gaztetxean kontzertua. Condenado! zioen abestiak, bazidurien nire azken uneak deskribatzen ari zirela.
Heriotz gurutzatuak, kartzela zaharrean
Bertako ziega batean pasa nituen bizitzako azken uneak. Ez nengoen egindakoaz damututa. Erlijio santuaren barkamenik ez nuen behar. Eguzkia berriz irten zen ni hiltzen ikustera. Baina bapatean isildu zen musika, entzun ziren garrasiak.
Heriotz gurutzatuak, kartzela zaharrean
Biak oholtzaren gainean ta ikusleak aurrean. 100 urtetik gora pasa dira bien artean.
Zu gustuko zenuenean, ni torturapean. Zuri kandela bat oholtzaren gainean. Niri lora sorta bat hilerriko infernuko atean.
Nire heriotza mendekuaren espektakulu bilakatu zuten, zurea maitatzen zaituztenen artean ezustean. Badirudi parte hartu duzula askoren soinu bandan. Badirudi zerbait erein zuela nire azken aldarriak. Baina bizitzak aurrera darrai, kartzela zena espazio askea da orain. Mundu hau ontzat ematen ez dutenen habia.
|
||||
3. |
Fly Shit II
02:50
|
|||
FLY SHIT 2
Urteak Aurrera doazela aspaldi esan genuen, nerabe ameslari eta inkonformista izatetik, gurasotasunera pasa gara. Zer esango dizut ba? Presaka ta korrika egunerokotasunari aurre egiteko jarraitzen dugu jirabiran, berdin dio 17 edo 40 urte eduki.
borroka zaharrek hor diraute, amets zahar batzuk baita ere . eta etorri dira berriak
Bizitza baina nola bizi? Oihukatzen genuen. Eta hori ez da izango gure azken aldarria, barneko ahotsaren bila jarraitzen dugu, bidetxurrian.
Sormena lantzen tarteka, ilusioa mantentzen dugu , utopiaren bila?
borroka zaharrek hor diraute, amets zahar batzuk baita ere. eta etorri dira berriak.
Irudipenak ditugu gure buruan. Gauza eder asko dastatzen ari garela. Eta ederrago bihurtzen dira elkarrekin badira. Hau dena ezinezkoa litzateke, zu hor egongo ez bazina. Zu hor egongo ez bazina. Ez litzateke berdina!!
|
||||
4. |
Sareetan harrapatuta
02:47
|
|||
SAREETAN HARRAPATUTA
Zer duzu buruan ? galdetzen didate sare sozialek. Nork eta zertarako nahi du jakin?
Nori ematen diot nire bizitzaren berri?
Klik bat eta edonora zabaldu da mezua, ideiak jaso eta zabaltzeko aukera bikaina. Komunikazio azkarra baina non nahi dut eragin?
Urruti dagoena gerturatzen dit, baina ez al naiz gertukotik urruntzen ari? Sare sozial izenpean bigilantzia enpresak botereen zerbitzura. Gure bizitzaren xehetasunak saltzen .
Banakako kontrola, kontrol soziala. Libreago ginela sinetsiak, sareetan harrapatuta.
Zer ari da gertatzen? galdetzen didate sare sozialek. Baina ezin dut libre adierazi norbait dago dena zelatatzen. Adierazpen askatasuna neurtzen; ideiak ezin dituztenez garaitu debekatu eta mezulariak zigortzen.
|
Streaming and Download help
If you like FlyShit/Managaitz LP, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp