1. |
Hitz zorabiatuak
03:30
|
|||
2. |
Fly Shit - Errua
03:08
|
|||
ERRUA
Gauzak nahi ez bezala ateratzen direnean
Errua nork izaten duen ez da argi egoten,
Eta ohiko jokabidea da etsaiari errua egoztea,
Norberak, sekula huts egiterik ez balu bezala.
Erru guztiak aurkariari leporatzen dizkiogunean,
Aurkari hori gaindiezina bihurtzen ari gara.
Eta aurkaria handitzen da, aurkaria harrotzen da.
Irabazlearen paperaren erosotasunean.
Eta norbera ahultzen da, norbera amorratzen da,
Galtzailearen paperaren etsipenean.
Erru guztiak aurkariari leporatzen dizkiogunean,
Aurkari hori gaindiezina bihurtzen ari gara.
|
||||
3. |
||||
EZ DIRA JOLASEAN ARI
Kultura merkaturako ikuskizun bihurtzean,
Ez dira jolasean ari.
Bideojokoetan dabilenaren ardura ezaz herrialde osoak konkistatzen dituztenean,
Ez dira jolasean ari.
Zein hobea, zein ahaltsuago lehian;
Mapetan lerroak marrazten dituztenean,
Ez dabiltza jolasean
Diruaren jabeek,
Monopoly erraldoietan,
Ametsetako lurra saltzen digutenean,
Umeak bezala jolasean ari direla ematen badu ere,
Ez dira jolasean ari,
Zibilizazioaren izenean, bestea “BESTE” egiten dutenean,
Anker bihurtzen dituztenean, gizatasuna kentzean,
Ezezagunarekiko beldurra sorrarazten digutenean,
BENETAN ARI DIRA.
|
||||
4. |
Badaezpadakoak
02:59
|
|||
Badaezpadakoak
Badaezpadako beldurra eragiten digute,
batez ere, egoera kontrolatzen ez dutenean.
Abisuak, alertak, mehatxu edota ekintzak.
Ez dute atzetik derrigorrez funtsik izan behar.
Izan daitezke badaezpadakoak, edota
Soilik beldurra eragitekoak.
Torlojuak pixkanaka- pixkanaka lotzen,
Badaezpada, badaezpadakoak.
Beraien helburuetara gutxika- gutxika gidatzen
Badaezpadakoak badaezpada.
Izua sorraraziko digute, beraien buruak
Salbatzailetzat aurkeztuz.
Medioek egingo diete bozgorailu lana,
Mezu berberak behin eta berriz errepikatuz.
Torlojuak pixkanaka-pixkanaka lotzen,
Badaezpada, badaezpadakoak.
Beraien helburuetara gutxika-gutxika gidatzen
Badaezpadakoak badaezpada
Presio jasanezina bihurtzerakoan,
Ez al da beranduegi izango erreakziorako?
|
||||
5. |
Loratu
03:23
|
|||
LORATU
Berea da tente zebilen eta piztia borrokatu zuen espiritua
Berea da pertsona aske egiten duen begiradaren distira.
Bere esku irmo eta tematia izan zen bere jomuga erail zuena.
Berea zen heriotzaren eztarritik hitz egiteko ireki zen ahoa.
“Hiltzailea!” ulu egiten du munduak.
“Udaberria!” kantatzen du ekaitzaren aurretik datorren haizeak.
Gureak dira tortura praktikatzen denean, negar eta oihu egiten duten arimak.
Gureak dira malkoz blai baina zorrotz dauden begiak.
Gureak dira saminean oker dauden eskuak, laguntza gabeko min eta lotsan.
Gureak dira amorruagatik gaizki esaka eta erreguka dar-dar egiten duten ezpainak.
“Loratu! Loratu!” kantatzen dute nekazariek hazia erein duten zelaiek.
Uzta oparoa batuko duzu, beldurra guztiz menperatua izanez gero.
Arnas bakoitzeko ernetzen, indar geldiezinezko hitza.
Bizitzaren borrokan lerrokatzeko eskatzen ari den hilaren hitza.
Tantak isuri dira, sakabanatuak, baina gorri eta beroak.
“Iraultza!” kantatzen du ekaitzaren aurretik datorren haizeak
|
||||
6. |
Ontzi galdua
02:30
|
|||
Ontzia
Sinesten dut bizian
Eguzki izpietan, haizean eta ur jauzietan.
Sinesten dut, haziak ernetzen direla
eta zuhaitz bilakatu.
…….
Heriotzaren desfilea ikusi dut,
Bidean buztinezko gorpuak zizelkatzen.
Ikusi ditut zizare odolzaleei otoitz eta oles egiten.
Giltzapean eduki naute,
Eskuak lotu dizkidate, isilarazi naute.
Eta zerbait ikasi badut,
horma bat horma bat dela da.
Behera bota daitekeen horma bat.
Ontzi galdu bat, nekatutako eta zorabiatutako marinelek gidatuta ere
porturatu daiteke.
|
||||
7. |
sarea
03:07
|
|||
SAREA
Nortasun propioa galdu duten lekuetan,
Edo nortasun bakarra gailentzen den lekuetan,
Sare erraldoien atzean, jarrera eta produktu berberak,
dena hurbil erraza izan dadin.
Ez espero ezustekorik,
Nortasuna faltan, dena da eroso eta erraza.
Jakiek beti dute zapore berbera, sekula ez da arriskatu behar.
Ez dago zertan ausartu zerbait gustuko ez izaten.
Jantzi berberak, iragarki berdinak,
Denek dute helmuga bakarra.
Sare erraldoien atzean, jarrera eta produktu berberak,
dena hurbil erraza izan dadin.
Ez espero ezustekorik,
Nortasuna faltan, dena da eroso eta erraza.
Edonon kokatu daitezkeen elementuak,
edonon era berean funtzionatuko dutenak.
Ez dira beharrezkoak ideiak, kontzeptu berriak
soilik existitzen dena duzu aukeran.
|
||||
8. |
Bideak
02:59
|
|||
BIDEAK
Zurrunbiloa bailitzan, haize freskoaren putzada bortitzak
Berreskuratzen ditu adimen eta gorputzak.
Urakanak ere badu bere kausa;
Ozeanoaren bat bateko berotzea,
Itsas korronteen ezusteko oreka aldaketa.
Aurkitu gabeko bideen bila aritzeak ere beti du bere zergatia.
Sormenak biratuko du ezarritakoaren norabidea.
Iraganeko iturritik edango dugu,
Sekula ahaztu gabe gaur dela gure garaia.
Oztopoak oztopo, zirrikituen bila beti
Urak egiten duen lez, bide berriak ireki.
.
Aurkitu gabeko bideen bila aritzeak ere beti du bere zergatia.
Sormenak biratuko du egunerokoaren norabidea.
|
||||
9. |
azken aldarria
01:43
|
|||
AZKEN ALDARRIA
Berba xume bat, hegaldia udaberrirantz
apiril iraultzaile bat iragarri zuena, Michelle Angiolillo
anarkistaren azken aldarria
Azken aldarria, beste batzuk ere jaioko dira
azken aldarria, beste mundu bat posible da.
Germinal, azken aldarria.
Germinal, hazia ereinda gelditu da.
Garrote bilauaz eten nahi izan zuten
sugarra piztuta mantentzea (posible)da.
Germinal, hazia ereinda gelditu da.
|
||||
10. |
Desterratuak
04:34
|
|||
DESTERRATUAK
Aukerak eta baliabideak ematen ez direnean,
Bizitza aurrera ateratzeko saiakeran;
Lurralde ezezagunetara etorritakoak,
Lurralde ezezagunetara joandakoak,
Lurralde ezezagunetara desterratuak
Beste aukera bat eskatzen.
Bizitza hobe baten desioan
Sakrifizioari duintasunez eusten
Batzuk goseak bultzatuta
Besteak gerrate amaigabeetatik ihesi.
Joandakoak eta etorritakoak
Lurralde ezezagunetan
Beste aukera bat bilatzen.
Herria, gogoaren kontra utzi behar duena,
Sendia, egoerak behartuta utzi behar duena,
Etxea, nahita ez utzi behar duena
Ez da inmigrantea, erbesteratua baizik.
|
Streaming and Download help
If you like Arnas bakoitzeko ernetzen, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp