1. |
Fly shit - Sormena Landu
02:56
|
|||
SORMENA LANDU
Biharrak gainditu behar, bakoitzaren nahiak aurrera eramateko
Eta katean kateaturik gelditzeko beldurra dago, nere buruan
Eta hau,gainditzen dudan bakoitzean, hobeto sentituko naiz
Biharrak gainditu behar, bakoitzaren nahiak
Aurrera eramateko
Honela ziurtasuna lortzen dugu, bakoitzaren biharrari
Segunduak lapurtuz, geurea den denbora geureganatuz
Bakoitzarengan ziurtasuna edukitzea ezinbestekoa da
Bakoitzaren nahiak egi bihurtzekogeure denboran
Errealitate bihurtzeko, gai baikara
Barnetik ateratzen zaizkigun nahiak dira
Errealitate bihurtu behar ditugu, lehen baino lehenago
Bakoitzaren sormena landuz
Biharrak gainditu behar
Geure nahiak,errealitate bihurtzeko.
|
||||
2. |
Ni egiten nauena
02:41
|
|||
NI EGITEN NAUENA
Posible al da lotan bizitzea,
Neure bizitza beneta al da nirea??
Noraino naiz ni eta ez beste inor,
Oso gaitza da loalditik iratzartzea,
Baina niretzat hain da beharrezkoa
Zer naiz ni besteengandik ezin banaiz desberdindu.
Bide honetan,ez dago ongia eta gaizkiaren arteko limitea
Bakoitzaren benetako izateak aldenduko gaitu
Hurbiltzen gaituenean
Nere ezberdintasunek egiten nautena naiz
Soilik eta horretaz ohartzen naiz,
Aldenduko naizela hurbiltzen naizenean
Besteengandik aldenduko naiz hurbiltzen naizen heinean
Helduko al naiz inoiz ni neu izatera
Nire pertsonan gertatzen diren gauzak ikusteko
Ez baitago begiak zabaldu beharrik.
|
||||
3. |
Mila etxe huts
02:09
|
|||
MILA ETXE HUTS
Bizi gabeko hormen tartean tristura nagusitzen da
Hutsik dago dena, batzuen buruak bésala
Iluntasuna, armiarmak, hautsa eta eskonbroa
Gure ametsak besteen amets gaiztoak dira
Gure beharrak besteei ez zaizkie axola
Gure ekitzak besteentzako ikustezinak dira
Eta gazte lokal propio bat eman ezik, gure nahiak ostopatzen dituzte
Baina bien bitartean bertan ere gordetzen dira
Gazte askoren ametsak
Biurtarazi dituen espazioan
Mila etxe huts eta gaztetxerik ez.
|
||||
4. |
aurreritziak
02:47
|
|||
AURRERITZIAK
Aurreritziz josita ditugu gure buruak
Aurreritzi ergel eta egoistak
Edonor izan daiteke epaile edo epaitua.
Orrazkera, jazkera edo azaleko
kolorea izan daitezke, larrosa kolorez margotutako mundu honetan.
Ezjakintasunaren katearen eskutik aurre epaituak
Edonor da epailea, edonor da epaitua
Gure aurreritzietan murgilduta.
Bizitzaren lasterketan, bakoitzaren neurketan.
Edonor da epailea,edonor da epaitua.
Begi itxiak,mundu itsua,eskema jakin batzuetan sartzen dena baztertuaz
Izenpez, etiketaz dago guztia sailkatuta,aurreritzi okerrez epaituak izateko.
Aho handiak, bi aldiz pentsatu gabeko sententziak,
Mingain arinak, ezjakintasunaren efektuak.
Eta ez dute axolako, barneko izaerek edo sentimenduek
Aurreritziekin ez dago aukerarik,bizitzaren epaitegian.
Edonor izan daiteke epaile edo epaitua,
Etiketa baten azpian sailkatua.
Edonor izan daiteke epaile edo epaitua
Guztiok ditugun aurreritzi madarikatutan.
|
||||
5. |
Urteak aurrera doaz
02:34
|
|||
URTEAK AURRERA DOAZ
Zein da ongia eta zein da gaizkia, hori nere kabuz erabakitzeko ez al naiz gauza.
Beti egon behar dugu beste batzuk esandakoa betetzen.
Beraien arrakastaren ideia niri nazka ematen didan gauza bada
Nire mundutik alde egin nahi dut nahiz eta oso zaila izan
Inoiz galdetu al diozu zeure buruari,zertan ari zaren
Egiten zaudena gustokoa duzun, zerbaiterako balio duen
Urteak aurrera doaz umetako amets asko azkar galdu dira
Errealitateak erakutsi dizu ezinezkoak direla
Orain konturatzen zara zein garai onak ziren
Nahiz eta telebistak edo eskolak jarrera jakin bat ezarri nahi izan zuten
Beraien eskemetan sartzeko, nolakoa izan behar zaren haiek erabakitzeko.
|
||||
6. |
Pareta artean
01:59
|
|||
PARETA ARTEAN
Gobernuak geure bizitza bideratu nahi du, geure ideiak, geure nortasunak
Nahi dituzte bideratu!!
Lau pareta artean zaude arauak ezarrita,txikitatik ezarritako arauak
Orain onartu dituzunak
Nik ez dut horrela bukatu nahi, neure burua ez dut haien menpe ikusiNahi
Ezin dut paretatik irten, hemen gelditu nahi badut, haien jokoan parte
Hartu behar dut
Jada berandu da,bizitza berri bat
Eraiki dezagun,baina aldatu ditzagun
Ezarri dizkiguten arauak. Utzi dezagun
Konformatzeaz, kendu dizkiguten gauza
Denetan, mugitu gaitezen denok
Batera bakoitzaren askatasunera!!!
Beraien atzaparretan harrapatuta gaude
Kontra egin baino,euren sistemara moldatu gara bizitzera.
|
||||
7. |
Non dago?
02:24
|
|||
NON DAGO
Zerbaitetan pentsatzeko ordua da
Gazteriaren egoera ikusita
Bitartean gauzak txarki doaz
Jarrera honekin jarraituaz
Non dago gogoa, non dago esperantza, non dago
Edozer gauza proposatzen baduzu, lortzeko aukera edukiko duzu
Baina ez bazara saiatzen, orduan ziur egon ez duzula ezer lortuko
Eta inork ez,inork ez dizula ezer emango.
Zure etorkizuna zure eskutan dago, zuk nahi baduzu zer edo zer lortu
Jarri lanean ikusiko duzu, zure proposamenak beteko zaizkizu
Baina ez ahaztu, ez dizutela hain eres emango, eta ongi pentsatu
Hartuko duzun bidea
Saiatu bazara eta ez baduzu ezer lortu, ez ezazu utzi bertan behera
Eta hasi lanean behin eta berriz nahiz eta denok nahi izan,
Tabernan exerita egon, beste batzuk, arazoak konponduko duten zain
|
||||
8. |
Usurpas
02:37
|
|||
USURPAS
La naturaleza es destruida, todo por ansia del poder
Por sus ojos solo ven el dinero, mientras el planeta se esta pudriendo
Hasta donde va llegar todo esto. Tal vez sin vida nos vamos a quedar
Usurpas que roban a otras personas, solo les importa su lucro, su muerte les da igual
Aunque todos nosotros estamos contribuyendo en la destrucción
De nuestro planeta, pero no lo vemos o todo nos da igual???
Mientras tengamos productos para comprar
Ahora todo esto nos parece muy lejano
Y cuando nos daremos cuenta
Cuando no haya solución
|
||||
9. |
Egoera nazkagarria
02:08
|
|||
EGOERA NAZKAGARRIA
Zergaitik, zergaitik, zergaitik, egiten dut ez gustoko gauzak
Zergaitik, zergaitik, zergaitik, aspertu nahiz ikusten dudanaz
Noiz arte, noiz arte, noiz arte, jarraitu behar dugu itxoiten
Zerbait, zerbait, zerbait, aldatu beharra dago
Rutinaren esklabuak garela argi dago
Ezarritakoan baino mugitzerik ez al dago?
Beste zer edo zer behar dut gustora bizitzeko
Gauza berri baten bila nabil ondo sentitzeko
Denbora galdua, berreskuratzerik ez dago
Momentu on asko, denboran zehar galduta
Egoera nazkagarria, bizi dugun, egoera nazkagarria
Gizarte honek eskaintzen dizkidan gauzak
Ez naute betetzen eta nire mundura
Ihes egin behar dut ongi sentitzeko
Gorrotoa soilik ez edukitzeko
|
||||
10. |
Bidez bide
03:03
|
|||
BIDEZ BIDE
Egunetik egunera, eragozpen gehiago sortzen dira
2ooo. Urtearen barnean, progresuaren katearen itolarria
Deusesteko, lehertzeko beharra handitzen da
Bitartean, kapitalismo eta boterea abusua
Hegoraino sustratu dira
Hautsi ditzagun horma guztiak
Bidez bide askatasunerant, geurea denaren defentsan
Zu, gu eta haiek batera borrokan,ukabilak estututa
Gaur egun,honetaz guztiaz dena esanda dagoela dirudienean
Aldaketaren bila pasa behar, hitzetik ekintzara, ekintza zuzena
Ekintza zuzena erantzun bikaina, desarroilismo txikitzaileentzat
Bidez bide askatasunerantz. Geurea denaren defentsan
Denok, ukabilak estututa
Gatazka poltikoak, gatazka kulturalak, gatazka sozialak
Gatazkak. Aldaketa gogoaren seinale zuzenak, aldaketa gogoaren seinale
Hautsi ditzagun horma guztiak!! Bidez bide. Askatasunerantz
|
||||
11. |
Nor da gehiago
02:30
|
|||
NOR DA GEHIAGO
Zure ideiak ez ditut onartzen, zure jarrera gogor horretan
Besteak baino gehiago zrela sinestuaz.
Taldean zoanean oso ausarta. Pertsona bat jipoituaz
Hori al da zure helburua? Gustokoa ez duzuna akatzea?
Nola akatu daiteke pertsona bat. Gustokoa ez izateagatik
Aurpegiko, aurpegiko koloreagatik
Beste kolore batekoa izateagatik
Eta ez al zara konturatzen denok berdinak garela
Edo nor zara zu esateko gutxiago dela
Zaila egiten zait sinistea horrelako jenderik ba al dagoen
Baina horrelako gauzak gertatzen dira, eta oso puntu gogorretaraino
Eta horregaitik zure moduko pertsonek ez dute merezi errespeturik
|
||||
12. |
Fly shit
00:25
|
|||
FLY SHIT
Hemen dator euli kaka, zuen burua zeharkatzera
Musika da gure espresio bide, eta zuena zein da?
|
Streaming and Download help
If you like Fly shit, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp